Lauburu Santurtzira doa

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2015ko urr. 7a, 14:43
Santurtzi f.s. taldearen aurka jolastuko dute Mikel Diestroren mutilak datorren larunbatean, Bizkaian egokitu zaie denboraldiko laugarren jardunaldiko partidua jolastea, 18:30etik aurrera.

 

Lehenengo bi jardunaldietako porroten ondoren, garaipena hirugarrengoan iritsi zitzaien ibartarrei. Laubururen entrenatzailearen aburuz: “Lehenengo garaipena beti izaten da oso garrantzitsua, konfidantza berreskuratu eta porrotek sortzen duten antsietatea ekiditen du. Taldeak lanean jarraitzen du eta aste honetan, Santurtziren aurkako partidua prestatzeko lantalde osoa prest dugu berriro.”

Santurtzi f.s. taldeak uda honetan lantaldean aldaketa ugari jasan ditu. Izan dituen bajak, alde batetik, Aritz eta Victor lan-arazoengatik, eta beste aldetik, José Zierbenara, Kimetz eta Iker Debabarrenara eta Valen Gernikara joan direlako. Ordainetan, fitxatu berri dituen jokalariak hauexek dira: Jorge Calero, Jon Pinedo “Jonpi”, Miguel Cajigal eta Victor Ursueguialos. Igor eta Mario berriz atezaintzarako, Soloarte eta Castrotik datoztenak hurrenez hurren.

Asier Navarrok zuzendutako taldea piparreroen modura aurkitzen da, garaipen bakarra eta bi porroten balantzearekin. Ibartarren entrenatzaileak honela hitz egin du bizkaitarrengatik: “aurkari gogorra da Santurtzi, bi porrot eta garaipen bakarrarekin hasi bada ere, porrotak kategori honetako bi talde indartsuenen aurka izan dira. Mugikortasun handia erakusten dute jokaldietan, lantalde gehiena berritu du baina jokuaren alde guztiak ondo landuta dituzte Asier eta Matik; Puntuak irabazita etxeratu nahi badugu, 40 minutuetan konzentrazio handia eskatuko digun partidua izango da.”

Sailkapenen goraka egin nahi duten bi taldeen arteko partidu garrantzitsua izango da. Ibarratik Santurtzira bidean, 15:25ean aterako gara Belabieta kiroldegitik. Elkartetik, bulegoetan izena ematea eta taldearekin bidaiatzea gonbidatzen ditugu bazkide guztiak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!