Lauburu Mahalak derbia irabazi zuen Belabietan 6-2

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2016ko urr. 25a, 12:20
Tolosaldeako derbiak, Areto Futbol Nazionaleko jubenil mailako kategoriarik gorenean, ez zien huts egin larunbat arratsaldean Belabietara inguratu ziren 300 zale baino gehiagoei; kirol honetan eskualdeko etorkizun oparoa izango den asko ekinean ikusteko parada izan zuten.

Partidaren hasiera-hasieratik ekin zioten bi taldeak, bestearen atea bilatzeari, baina etxeko taldea zen Tolosarren areara arrisku handiagorekin hurbiltzen zena eta horietako batean, lau minutura, Josuk markagailua estreinatu zuen area hertzetik egindako errekorte bikain batekin eta bederatzigarren minutuan berriz, Zurik 2-0ekoa egin zuen, 13 metroetatik, eskoratutako falta batean. Une horretan Lauburu Mahala ibartarrentzat izango zen partidako momenturik onenak jokatzen ari zen, eta Laskorain, harrituta, elausoa gelditzea lortu ezinik zebilen. Honela 3-0ekoa ere jasan behar izan zuten Tolosakoek, ibartarrek, bere pistatik ateratako eta Josu eta Zurin artean egindako falta batean lortutakoa. Liga guztian izandako 10 minutu onenak izango ziren.

Laskorainek, oso aldapatsua ikusten zuen partida bat berreskuratzeko asmoarekin, hutsartea eskatu zuen, eta pistara itzuli zirenean emandako aholkuen emaitzak ikusi ziren. Defentsa doitu zuten, eta baloia lehenago berreskuratu eta trantsizio azkar batzuk egiten hasi ziren, baina Peñaren lan ona zein beraien punteria ezak tantoa egitea eragotzi zuen eta atsedenaldira markagailua mugitu gabe iritsi ziren.

Bigarren denboran ez zen kontua asko aldatu, tolosarrak piparreroen atearen bila eta ibartarrak lehendabiziko zatiko lasaitasunik gabe presioa gainditu nahian; lehenengo, kontraeraso batean ate hutsean sartzea lortu gabe eta ondoren, defentsa on batek piparreroei akatsa egitea behartuz, Martinek merezitako 3-1ekoa egin zuen arte.

Partidak jokoan emozioa bazuen, baina honek, markagailuan ere izatea lortu zuen; ika-mika fasean sartu ziren, etxekoentzat baino, bisitarien mesederako gehiago izan ziren hainbat trantsizio eginez. Hauetako batean, baina, tolosarren golaren egileak bigarren txartel horia ikusi zuen Peñari sakea eragoztegatik; honelako ekintzak garesti ordaintzen dira, baina arauen kontra gutxi egin daiteke eta Laskorainek bi minutuko gutxiagotasun tarte horri bikain eutsi zion. Etxekoek, berriz, ez zuten momentua aprobetxatzen jakin izan.

Baloi bakoitza borroka eder bat zen, bakarkako dueluak partidaren bilakaera markatu zuten handik aurrera; 14. Minutuan, Axierrek baloi bat berreskuratu zuen Arrari laguntzeko, honek Zuriri pasa area barruan eta Billabonakoak, errukirik gabe, 4-1ekoa egin zuen. Bigarren hutsartea bisitarientzat, non atezain-jokalaria ateratzea erabaki zuten, partida berreskuratu nahian.

Tolosarrak lasaitasuna erasoan eta Ibartarrak ordena defentsan, baina bi baloi-osteetan ate hutsera botatzekoan asmatu gabe eta Tolosarrak berriz, bigarren aldaratzean 4-2koa lortu zuten. Oraindik 4:13 minutu geratzen ziren jolasteko, beste hutsarte bat eskatu zen pistan, oraingoan Ibarrakoentzat; helburua, lasaitasuna helarazi eta 5x4erako defentsa pixka bat egokitu.

Peñak baloi bat atxikiz, kontraerasoari ekin zion Zuri-n bidez eta Asierri lagunduz, eta honek 5-2koa markatu zuen 2:25 minutu falta zirela. Tolosarrei oso aldapatsua ipini zitzaien orduan partida; 57 segundo falta zirela, Zurik emaitza itxi zuen Laskorainek ateratako alboko sake batean baloi bat ostuta; aurkariak, partidari buelta emateko denborarik ez eta buruarekin baino, senaz erasotzen zuen jada.

Lauburutik eskerrak eman nahi dizkiegu Belabietara masan hurbildu ziren zale guztiei eta bi taldeei halako partida zoragarria eta bizia eskaintzeagatik; eta bereziki, errespetua lehiaren gainetik jarrita, erakutsitako kiroltasunagatik.

PARTIDAREN XEHETASUNAK

LAUBURU MAHALA: IñakiPeña, Zuri (3), Malkorra, Josu (2), Arra. Liher, Aierbe (1), Alex, Huici, Colas, Gurru eta Eñautek ere, jolastu zuten.

 

LASKORAIN K.E.: Mikel Landa, Julen, Iker, Mikel, Paul. Joseba (1), Aritz, Julen, Martin (1) eta Aitorrek ere, jolastu zuten.

 GOLAK

1-0 MIN 4 Josu

2-0 MIN 9 Zuri

3-0 MIN 10 Josu  

3-1 MIN 21

4-1 MIN 34 Zuri

4-2 MIN 36

5-2 MIN 38 Aierbe

6-2 MIN 40 Zuri

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!