2014/10/03 - 2014/10/05 06:00

Oargiren irteera Muniara

Oargiren irteera Muniara
Munia, Tolosa

Urraiaren 3tik 5era irteera antolatu dugu Muniara (3.133m), Pirinioetara. Izena emateko azken eguna osteguna izango da, 688 69 86 42 telefono zenbakian edo info@oargi.org-en. 20 euro aurreratu beharko dira Laboral Kutxan: 3035 0028 11 0281141038. Hauxe da programa:

Urriak 3, ostirala: Tolosatik atera eta Grange De Holle (Gavarni) aterpetxera abiatuko gara bertan lo egiteko.

Urriak 4, larunbata: Troumouseko aparkalekutik abiatu eta Muniako cresterio egingo dugu, Muniatik Petic Pic Blanc-era. Handik berriro itzuli egingo gara. 8-10 orduko buelta izango da eta 1350 metroko desnibela dauka. PD+ zailtasun maila du. Kranpoiak, pioleta, arnesak, kaskoa eta eskaladako gauzak eraman behar dira. Eraman behar dira kranpoiak, piolet,arnes,kasko eta eskaladako gauzak.

Urriak 5, igandea: Gavarnie inguruko mendi bat egingo dugu. Iluntzean itzuliko gara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!