Arantzara irteera 17an

Urtarrilaren 17rako irteera antolatu dugu Arantzako Zirkura (Nafarroa). 7-8 ordu inguruko ibilaldia izango da, eta 1.400 metroko gora-behera izango du.

Tolosako Usabal kiroldegitik goizeko 07:45ean aterako gara. Arantza (275m.) herritik hasiko dugu ibilbidea; Lorbidoko Errekara (150m) doan bidea jarraituz (I), zubi batetik pasatuko gara eta basoan dagoen pista zati batetik jarraituko dugu aldapa belartsu batera iritsi arte. Unanura (651m) iritsiko gara, lehenengo tontorrera.

Metro batzuk jaitsiko gara (IH) eta ehiza etxe batzuk ikusiko ditugu Itsaszelai Lepora iristeko (505m.). Basotik aterata gailur lerroa hasiko dugu, bideak Izu (829 m.) gailurrera eramango gaitu. Bigarren tontorra.

Berriro beheraka jarraituz (I) basotik ehiza etxe batzuk ikusiko ditugu lepoan eta Oilargaratako Bordatik (829m.) pasako gara. Hemen desnibel askoko aldapa belartsu bat hasten da eta gero bide aereo batean bihurtzen da hirugarren tontorrera iritsiz, Ibintza (1037m).

Ibilbidearen erdia egin dugu oraingoz, hemendik geratzen zaigun bidea ikusten da eta inguruko mendi altuak agertzen hasten dira. Ibiltza Pausura (940m) jaitsiko gara (I) bide errazetik, borda baten ondora. Ehiza postu batzuen ondotik igoko gara markaturik dagoen bide bat jarraituz Ekaitza (1047m) tontorrera iritsi arte. Hautsitako dorre bat dago tontorrean.

Bide belartsu batetik jaitsiko gara (E) altuerarik galdu gabe Ilurdi (1085m) bosgarren tontorra. Hemen bi aukera daude; lehenengoa Mendalur (1131m), ordu bat gehituz, eta bigarrena Zipuru (725m) tontorrera jaitsi (IE), zirkua itxiz bide zahar batetik Arantza (275m) tontorrera.

Irteerarako izena emateko epea urtarrilaren 14an, ostegunean, amaituko da.

Izena emateko info@oargi.org emailera bidali mezua.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!