Irteera Gavarnie-ra

Maiatzaren 21 eta 22ko astebururako irteera antolatu dugu Gavarnie ingurura.

Maiatzak 21, larunbata: Tolosatik kotxez aterako gara, eta Gavarnie herrira joango gara, 3 ordu eta erdiko bidaia izango da gutxi gora-behera. Gavarnietik (1365 m.) aterako gara oinez eta Sarradets-eko aterpera (2587 m.) joango gara. 4 ordu beharko ditugu aterpera iristeko.

Maiatzak 22, igandea: Taillon (3144 m.) mendira igoko gara, Roland-en arroilatik (2804 m.) pasaz. 3 ordu inguruko igoera izango da. Ondoren aterpetik pasaz, Gavarnie-ra jaitsiko gara berriro. Denera 9 ordu inguruko ibilaldia izango da. Ondoren kotxez Tolosara itzuliko gara.

Eraman beharreko materiala: kanpoiak, pioleta eta lo zakua.

Izena emateko: 688698642 telefonoan edo info@oargi.org 

Izena emateko azken eguna: maiatzaren 16a, astelehena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko kutxa / Caja laboral 3035 0028 11 0281141038

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!