Guarara mendi irteera antolatu du Oargi elkarteak


Uztailaren hirugarren astebururako irteera antolatu dugu Guarara arroilak jeisteko.
Uztailak 15, ostirala: Tolosatik aterako gara Las Almunias herrian lo egiteko.
Uztailak 16, larunbata: Peonera arroilaren beheko zatia jeitsiko dugu.
Uztailak 17, igandea: Formiga arroila jeitsiko dugu.

Egin behar ditugun arroilak errexak dira. Larunbatekoan ez dago rapelik eta igandeakoak hiru ditu, handiena 7 metrokoa delarik.

Eraman beharreko materiala: Neoprenoa, kaskoa, arnesa, lotzeko kaboa, zortzia.
Elkartean materiala dago alokatzeko.
 
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna uztailak 13, asteazkena.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!