8:00etan, Usabaletik aterako gara Astizeko herrira. Inguruko kobazulo batzuk bisitatuko ditugu lehenengo; kobazulo errazak dira, oinez ibiltzeko modukoak.
Eguerdian, herrira itzuliko gara eta bertako jatetxe batean bazkalduko dugu. Bazkariaren prezioa 17 euro ingurukoa izango da.
Eraman beharreko materialari dagokionez, frontala, kaskoa eta kobazuloetan ibiltzeko arropa eraman behar dira.
Izena emateko, 688 698 642 telefonora deitu edo info@oargi.org helbidera idatzi behar da, otsailaren 20a, astelehena, 20:30ak arte.