Igandean eta astelehenean aterpetxearen inguruko mendietara egingo ditugu irteerak: Pico Cuvicente, El Jultayu eta Torre de los Cabrones de Peña Blanca.
Asteartean, aterpetxetik autoetara jaitsiko gara eta Tolosara itzuliko gara.
Kontuan eduki behar da larunbateko gauean kanpin dendetan egingo dugula lo, baina otorduak aterpetxean egiteko aukera egongo da. Igande eta astelehen gauetan aterpetxean lo egiteko aukera egongo da.
Izena emateko azken eguna asteazkena, uztailak 19a, izango da eta oargimendi@gmail.com helbidera idatzi behar da.