Noizbait

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Artola Apezteguia 2019ko urt. 6a, 09:53

Noizbait igerilekura joan gabe geratu al zara depilatu gabe zaudelako? Noizbait ilerik gabe utzi al duzu azala txortarako gogoz zaudelako? Eta, kontrara, noizbait utzi al dituzu ileak bere horretan sexurako gogorik ez duzulako?

Noizbait, sexu-harreman betean zaudela, gelako sabai zuriari adi-adi begira egon al zara burua zuri-zuri uzten saiatzen? Noizbait berak noiz bukatu zain egon al zara? Eta noizbait bukatu duzula antzeztu al duzu? Noizbait margotu al duzu aurpegia ispilura begiratu eta ederrago ikusteko? Ederrago ikus zaitzaten? Luzatu betileak? Belztu betazalak? Bizitu masailezurrak? Ezkutatu granoak? Gorritu ezpainak? Noizbait aterik itxi al duzu ustez ederra ez izateagatik irekiko ez zizutelakoan? Noizbait begiratu duzu atzera gauaren ilunean? Azkartu pausoa? Hasi korrika? Heldu sendo giltza sortako giltzarik sendoena? Antzeztu telefono deia? Noizbait plazera eta osasuna ematen dizulako korrika hasi zarela argudiatu al duzu benetako helburua argaltzea zenean? Noizbait argaltzeko presioa sentitu al duzu? Noizbait konformatu al zara zure bikotekideak etxeko lanak egiten lagundu dizulako? Noizbait erosoak ez diren arropa janzteko hautua egin duzu besteen iritzi positiboa jasotzeko? Eta hotzetik behar adina babesten ez zaituztenak? Noizbait… Urtezaharrean?

Zenbatetan?

Oharra 1: Erantzun galdera hauei banan bana. Gizonezkoa bazara, behin erantzunda, galdetu zure gertuko emakume* bati ea baiezkorik erantzun duen.

Oharra 2: Baiezko erantzunen atzean matxismoa dago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!