Apirilaren 24ean, SUTARRI DANTZA TALDEAK, Sutarri

Erabiltzailearen aurpegia Sutarri-Dantza-Taldea 2016ko mar. 31a, 09:31
Apirilaren 24ean, SUTARRI DANTZA TALDEAK, Sutarri Eguna antolatu du, egun guztirako egitarau zabal bat eskeiniaz. Euskal Herriko inauteri ezberdinak gaitzat harturik goizetik hasitia festa giroa zabalduko dute herriko kaleetan zehar. EGITARAUA: - 11,15 ETAN KALEJIRA izango da Dantza ezberdinak eskeiniaz herrian zehar. - 14,00 ETAN – Herri bazkaria plazan. - 16,00 TATIK AURRERA ERROMERIA Bazkarirako tiketak, KULTUR ETXEAN – GOIZEZ: 10,00 etatik- 13,00 era ARRATSALDEZ: 19,00 etatik 21,00 etara egongo dira salgai, baita ere dantzako irakasleak izango dituzte; HELDUAK 10 €, eta HAURRAK (12 urte arte) 5 € Herritar guztiak animatu nahian, Dantza taldeak egun horretan egingo diren dantzak erakustearren bi entsaio egun jarri ditu, apirilaren 4 eta 11 ean arratsaldeko 8 retatik 9 retara. Eguraldi txarra eginez gero, festa KULTUR ETXEAN egingo da. SUTARRI DANTZA TALDEAK alegiatar guztiak animatu nahi ditu festa egun honetan parte har dezaten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!