Beste hiru estropada garaipenen zerrendara

Gipuzkoako Batel Ligako bi jardunaldi ziren jokatzekoak asteburuan, baina larunbateko San Pedroko estropada bertan behera gelditu zen eguraldi iragarpenengatik. Hortaz, igandeko estropada soilik jokatu zen, Oriokoa. Hiru garaipen lortu zituean TAKek.

Aurten hainbatetan gertatu bezala, larunbateko estropadarako eguraldi iragarpenak ez ziren batere onak. Ziklogenesia medio, bertan behera gelditu zen San Pedrok antolatutako 9. jardunaldia. Igandekoa, ordea, jokatu zen. Orion izan zen 10. jardunaldia, 10.30ean.

Ohiko ordenean aritu ziren arraunlariak, eta pasa den asteburuan bezala, lehen hiru kategoriatan lortu zituen TAKek emaitzarik onenak. Infantil neskek inauguratu zuten estropada, eta, horrekin batera, garaipenen zerrenda. Tolosaldea A taldea izan zen azkarrena 5:24,44 denboran geldituta kronometroa. Atzetik sailkatu ziren Orio (+0,89) eta San Juan A (+2,89). Tolosaldea B ontziak zortzigarren egin zuen.

Alebin nesketan ere TAKeko ontzia izan zen bizkorrena.  Tolosaldea B batelak 5:01,00 minutu behar izan ditu lanak egiteko. Bigarren Orio A sailkatu da (+2,99) eta hirugarren postuan Hibaika A helmugaratu da (+12,64). Tolosaldea A ontzia hamargarrena izan da helmugako marra zeharkatzen.

Infantil mutiletan iritsi zen jardunaldiko hirugarren eta azken garaipena. Tolosaldea A taldeko mutilek 5:13,39 denboran gelditu zuten kronometroa. Estropada honetan ere atzetik Orio A sailkatu zen (+3,68) eta hirugarren postua San Juan Arentzat izan zen (+15,97). Laugarren postuan sailkatu zen Tolosaldea C ontzia, estropada burutik 17 segundora helmugaratuta. Tolosaldea B ontziak zortzigarren egin zuen.

Kadete mutilek ez zuten horren emaitza onik lortu. Kategoria honetan lehen hiru sailkatuak San Juan B, San Juan A eta Orio A izan ziren. TAKek bi ontzi aurkeztu zituen maila honetan, bata, B ontzia, zortzigarren postuan helmugaratu zen; bestea, A batela, hamaikagarren postuan sailkatu zen.

Jubenil  estropada buruaren itzalean helmugaratu ziren TAKeko neskak. San Juan A ontziak irabazi zuen estropada kronometroa 10:21,29 denboran geldituta. Tolosaldeko A ontziak hiru segundo gehiago behar izan zituen (+3,36). Hirugarren sailkatua Orio izan zen (+4,90). Tolosaldeko B taldea laugarren sailkatua izan zen.

Emakumezko absolutuen kategorian lehen hiru sailkatuen atzetik helmugaratu ziren tolosarrak. San Juan A, Ur Kirolak A eta Hibaika A izan ziren lehen hiru sailkatuak, hurrenez hurren. Tolosaldea A laugarren izan zen eta  estropada buruak baino 28 segundo gehiago behar izan zituen estropada bukatzeko.

Amaitzeko, jubenil mutilak aritu ziren arraunenan.  Getariaren (9:18,90) eta Orio Aren (+7,972) atzetik sailkatu ziren TAKeko mutilak (+21,26). Tolosaldea B ontziak hirugarren egin zuen eta A batelak bosgarren. Tartean zumaiarrak sartu ziren. 

Azken jardunaldia besterik ez

Iristen ari da amaierara Gipuzkoako Batel Liga. 11 jardunaldi ditu ligak, beraz, bakarra besterik ez da gelditzen liga bukatzeko. Azken estropada hori apirilaren 8an izango da, Pazko Asteko igandean, Getarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!