Euskal Bestan ederki!

Donibane Lohizuneko Euskal Bestara gonbidatu gintuzten, eta egun ederra pasa genuen atzo, eguzkipean.

Maiatzaren 18a gorriz margotu genuen egutegian, aspaldi. Euskal Bestan dantza egiteko deitu ziguten, eta helduon taldearekin batera, ikastaroetako zenbait haur ere gurekin etorri ziren Lapurdiko kostaldera.

Euskal Herriko zazpi txokotako danzta eta musikak plazaratu genituen bertan, eta gure ardura, noski, Gipuzkoako pausoak erakustea izan zen. Ilunzterarte izan ginen bertan eta neka-neka eginda iritsi ginen arren, merezi izan zuen txalo zaparrada hura entzuteak; baita horretarako egin beharreko entsegu-ordu guztiek ere.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!