Beste bat konta diezazun nahiko duzu igandean!

'Kontatu beste bat' ikuskizuna eskainiko dute, Leidorreko oholtzan, gure ikasleek.

Urteroko moduan, ikasturteari amaiera biribila eman nahi izan diogu aurten ere, eta buru-belarri lanean ari gara igande honetako emanaldia prestatzen. Zergatik? Bada, Euskal Herri osoa zeharkatuko dugulako, alde batetik bestera, musika eta dantza aitzakia hartuta.

Ez da, ordea, edonolako bidaia izango, eta istorio batek lehen minututik harrapatuko zaituzte bertaratzen bazarete. 12:00etan jarri dugu hitzordua Leidorren. Zalantzatan zaudela? Jarraian Kontatu beste bat zer izango den jakiteko gako txiki-txiki bat. Zatoz!

Egunak 24 ordu ditu herritar guztientzat. Batzuei motz geratzen zaizkie; beste askok, aldiz, eguzkia sartu baino lehen lo hartu nahiko lukete, ahazteko dituztenak amets bihurtzeko. Erosketa, eskola, tren-geltoki edo etxerako bideak gurutzatzen diren kale kantoian, bada 24 orduko egunei musika oparitzen dien gizon bat. Haurren begietan miresgarria den horrek, berdin erakartzen ditu helduen belarriak ere, kondaira eta dantza artean. Zuk ere beste bat konta diezazun nahiko duzu...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!