Plazako dantzak ikasteko erronka jarri die Udaberrik, helduei ere

Erabiltzailearen aurpegia Udaberri Dantza Taldea 2014ko ira. 17a, 10:38

Entseguak asteartetan izango dira, Usabal kiroldegian, eta izen-ematea zabalik da jada.

Helduentzako ikastaroen ardurarekin hainbat urte daramatzaten arren, Udaberri dantza taldeak hirugarrenez eskainiko du plazako dantzak ikasteko aukera.
2014-2015 ikasturtearen atarian, erronka moduan egin dute ikastaroan parte hartzeko proposaena, Fandangoa baietz! lelopean. Horrela, asteartero-asteartero Usabal kiroldegiko entsegu gelan egingo dituzten saioetan parte hartzeko gonbita egin nahi izan diete herritarrei.
Urriaren 7an hasita, ordubeteko saioak egingo dituzte, asteartetan, 20:30etik 21:30era bitarte.
Izen-ematea zabalik da jada eta, horretarako nahiz informazio gehiago eskuratzeko bi bide eskuragarri utzi dituzte dantza taldekoek. Batetik, ikastaroak@udaberri.com helbide elektronikora idatz daiteke norbere datuak emanez eta, bestela, 688 63 70 70 telefono zenbakira dei daiteke.
Prezioari dagokionez, plaza dantzak ikasteko izena ematen duten ikasle eta langabetuek 5 euro ordaindu beharko dute hilero. Langileek, aldiz, 10 euroko kuota izango dute hilabetean.
Haurrak hilabete amaieran
Haurren ikastaroetako zerrendak www.udaberri.com atarian eta lokaleko atean daude ikusgai. Hilaren 22ko astean hasiko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!