Gure haurrek euskaraz ikastea nahi genuelako, argia moztu ziguten Ziburuko ikastolan. Eta ikastola berri-berria lortu dugu Donibane Lohitzunen.

Ura sartu zaigu Azkaingo etxoletan. 25 irakasle kendu nahi dizkigu frantses gobernuak. Eskola publikoan baino haur gehiago ditugu Saran. Taloak egin eta saldu genituen Donibane Garazin eta komunikazio ez bortitza lantzen dugu Arberoan. Sagarrandoak saldu genituen Tolosaldean, Baionako lizeo profesionala eraikitzeko. Gelen garbiketa egiten dugu Miarritzen. Kokomero kapitainak lagundu gintuen Sohütako ikastola sortzen. Txokolate salmenta egiten dugu Atharratzen. Gliss eguna antolatzen dugu Angelun. Eta bigarren eskuko merkatua Itsasun. Karabana batean eman genituen klaseak Donaixtin. Leku ederra dugu Kanbon.
Danborra jo genuen Baionan lehengo ostiralean, entzun gaitzaten Bordelen, Pauen eta Parisen.
Senperen izango gara heldu den igandean, Herri Urratsen.
Ikastolak defenditzen segiko dugu, prefosta!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!