Bi punturen arteko tartea omen da distantzia. Baina tarte erreala ala guk hartaz dugun sentsazioa?

Itsasun izan nintzen larunbatean lagun bat agurtzen, eta distantziarik handienera badago ere gertu dagoela iruditzen zait. Zeanurin ere izan zintzen larunbatean, baina ingurukoei nire planak azaltzean batek baino gehiago esan zidan "buff... Itsasuraino...", Zeanurirako tarte erreala handiagoa bada ere. Biharamonean shareko partidak jokatu ziren Iruran, bertako eskolako ikasleen eta Baiona, Urruña eta Hazparnetik etorritako ikasleen artekoak. Haiei buruz aritzerakoan inguruko gehienek "frantsesak" esaten zutela jabetu nintzen, "frantsesak"...

Errioxa eta euskara lotzen entzun dugu Erkoreka, eta asaldadura sortu du horrek askorengan. Baina asteburu honetan ikusi ahal izan dut Logroño Urruña baino gertuago daukagula, berriz ere tarte fisikoak hori ez badio ere. Eta Euskaraldia hastera doan egunotan Euskal Herrialdi bat ere beharko genukeela iruditu zait. Euskaraldia bera are eraginkorragoa egiteko balioko luke agian...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!