Aldatu dugu ordua. Aldatu dugu ordua eta aldatu dugu bizimodua. Egun batetik bestera ordua aldatzeak naturaren oreka aldarazten duela ematen du ia, entzuten diren teoria guztiei jaramon egin ezkero behintzat.

Naturak ez du ordurik ordea, ez udakorik eta ezta negukorik ere. Bere tenpoa du, bere erritmoa, guk ordutegi eta egutegira mugatu eta lotu nahiko genukeena, eta hori apurtzen da ordua aldatzen denean, bizimodua aldatzeraino. Gaixotu egiten gera, loa galdu eta gorputza nahastu, eta eguneroko erritmoa berreskuratu ezinik gabiltza ordua aldatu delako. 
 
Eta bitartean bizitzak bere erritmoa jarraitzen du, orduak eta aldaketak ahaztuta...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!