Mendi irteera eta federatu txartela

Alpino Uzturre Elkarteak Urtarrilaren 18rako mendi irteera bat antolatu du. Txangoa Soraluzetik hasi eta Ermuan bukatuko da.
Galdaramuño (664 m) eta Egoarbitza (733 m) mendiak igoko dira. Ibilbidearen iraupena 5 ordukoa da, eta luzera 22 kilometrokoa izango da.

Autobusaren irteera San Frantziskotik 08:15ean izango da.

Bazkideek 11 € ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek 13 €.

Horrez gain, mendian aseguratuta ibiltzeko Alpino Uzturre elkartea jada mendizaleak federatzen ari da.


Elkartea zabalik dago astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 21:00ak bitartean.
Korreo elektronikoz (alpinouzturre@hotmail.com) edo telefonoz (943652789) ere egin daiteke txartelaren eskaera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!