Mendi irteera Orhi mendira

Alpino Uzturre Orhi mendian 2007an

Alpino Uzturre Elkarteak datorren iganderako, Ekainak 7, mendi irteera bat antolatu du.

Iratiko Txaletatik hasi eta Orhi mendira ( 2.019 m. ) igoko gara. Ibilbidearen iraupena 6 ordukoa eta luzera 15 kilometrokoa izango da.

Autobusaren irteera San Frantziskotik 07:00etan izango da. Bazkideek 13 € ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek 15 €. Informazio gehiago eta izen ematea 943 65 27 89 telefonoan edo alpinouzturre@hotmail.com.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!