Alpinokoak, elurra zapalduz

Delika edo Nerbioi kainoiaren inguruan ibilaldi polita egin berri dute Tolosako Alpino Uzturre elkartearen irteerara joandako 44 mendizalek.

Beratza eta Santiago mendiak igo zituzten, eta Nerbioiko ur jauzia, Urduña herria eta Txarlazo eta Salbada-Gorobel lerroko beste mendiak ikusiz zelaigune batean ibili ziren elurra zapalduz.

Bestalde, gogora ekarri dute mendiko federatu txartela egin daitekeela astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara, elkartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!