Ume eta gurasoen arteko komunikazioa lantzeko ikastaroa antolatu du Altzoan elkartean

Erabiltzailearen aurpegia Altzoan gurasoen elkartea 2018ko urt. 19a, 11:03

Altzoan elkarteak 2 eta 5 urte arteko haurrei eta gurasoei zuzendutako ContaKids ikastaroa antolatu du. Helburua kontaktu fisikoaren, mugimenduaren eta jokoen bidez, ume eta gurasoen arteko komunikazioan sakontzen laguntzea da.

Saioak Laskorain ikastolako Sakramentinoetan izango dira hilaren 16an hasita. Altzoaneko kideek 80 euro ordaindu behar dituzte eta gainontzekoek 90 euro. Izena 653 70 50 68 telefonoan edo gurealtzoan@gmail.com helbidean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!