Anjel Mari Peñagarikanoren Aste Santuaren inguruko gogoeta berezia, Kale kantoitik.

Jaiegunak

BIhar da San Jose
denok jai gose
marka deu hauxe
astea izan da nahiko luze

Etzi Erramu Eguna
erabat ahaztua deguna
Zer da egun hori, esan laguna!
Lehengo jendea bai fededuna
Eta gainean osteguna

Baina Ostegun Santua eta Ostiral Santua
aspaldi ahaztu zan lehengo kontua
orain sinesten duena da tontua
betiko kantua

Lehen garizuman bijili
haragiakin kontuz ibili
orain utz nazak pakean
ta eon ai isili
danak ikusi zuten Kristo
ez dek inon ageri
ez gurutziltzatu
ez martiri

Aste Santua da opor
aurten ere oso ondo dator
udaberria ere hasi berri baita hor
todoterreno ta motor
pistetan gora tor tor tor tor tor

Mendiak dauka itxura
goazen Kandantxura
gero zenbaitek gurutzatuan matxura
orduan, damu det jauna eta eskuak petxura
urtero jendea berdintxu da

Bi joaten dira elizara
eta hamar Ibizara,
beste batzuk Alpeetara Suizara
Alpeak dira beti zuri dagoen izara
Ze animatzen zara?
Zer esango degu ba?
Euri edo kazkabar jasa
denok ondo pasa!
mendian berritu arnasa


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!