Lehentasun kontua

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Larreta Bereziartua 2014ko mai. 25a, 18:33

Pedagogia Sistemikoaz aritu nintzen aurrekoan eta gai horrekin berarekin jarraitzeko asmoz nator gaurkoan. Eskoletan gero eta indar gehiago hartzen ari den hezkuntza paradigma dela aurreratu nizuen eta sistemak (eskola-sistema, familia-sistema...) dituela oinarri, sistemen psikologia, nolabait esateko.

Pedagogia Sistemikoak hiru printzipio nagusi hartu ditu sistemen psikologiatik:

a) Guztiok dugu dagokigun sistemaren kide izateko eskubidea.

b) Eman eta hartzen dugunaren artean oreka egon behar du.

c) Sistema bakoitzaren baitan orden edo hierarkia jakinak daude.

Azken printzipio horren arabera, sisteman lehendik daudenek sisteman sartu berri direnek baino lehentasun gehiago dute eta, beraz, azken horiek begirunez begiratu behar die aurrez hor daudenei; sistema batean erantzukizun gehiago dituztenek, lehentasuna dute. Horrek esan nahi du, familia-sistemari dagokionez, esaterako, gurasoek seme-alaben aldean, lehentasuna dutela; eskola-sistemari dagokionez, berriz, lanean urte asko daramaten irakasleek ere hasi berriak direnekiko lehentasuna dutela. Zuzendaritza-taldeko kideek ere hierarkian «beherago» daudenek baino lehentasun gehiago dute. Eta hori zergatik? Bada, gurasoek seme-alabak eta zuzendaritza-taldeko kideek irakasle-taldea babestea dutelako helburu.

Eta zer gertatzen da familia-sistema eta eskola-sistemaren arteko harremanean? Zein da bi horietan, haur edo gaztearekiko, lehentasun, ardura edo erantzukizunik gehien duen sistema? Familia-sistema ala eskola-sistema? Zein da bakoitzaren funtzio nagusia? Paradigma honen arabera, zer hartu behar da kontuan bi sistemen arteko harremana osasuntsua izan dadin? Bada, hona hemen galdera horien guztien erantzuna: Pedagogia Sistemikoaren arabera...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!