II. ANTTON PEBET MEMORIALA

BEHAR-ZANA PELOTA ELKARTEAK ANTOLATUTAKO TXAPELKETA

Datozen gabon hauetan, Behar Zanako pilotari zen eta orain 4 urte joan zitzaigun 22 urteko Antton Pebet gaztearen omenezko II. txapelketa antolatuko du Villabonako Behar-Zana Pelota Elkarteak.

Kadete, jubenil eta Nagusi mailan jokauko da, abenduaren 5ean hasi eta finala urtarrilaren 4ean izango delarik. Egun gipuzkoan dauden pilotari onenak aritzeko aukera izango dute eta baita tolosa bailara inguruan bizi diren batzuk ere.

Gustokoa baduzue, gonbidatuta zaudete partidu hauek ikustera.

Doako sarrera izango da eta saski ederren zozketak izango dira jaialdi bakoitzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!