Gipuzkoako finalak eta beste 30 partida asteburuan Behar Zanako pilotariek

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2021ko aza. 11a, 19:51

Hasteko, Villabonako Bear Zana pilotalekuan ostiralean bi jaialdi izango dira jarraian. Plater nagusia 19:00etan hasiko den Gipuzkoako finalak izango dira, bertan 2. partidan Behar Zanako Urbieta anaiek, Xabi eta Jonek, eskuz binakako nagusien 1. mailako finala jokatuko dute Irribarria-Erle Lazkaoko bikotearen aurka.

Hala ere, lehen jaialdia 17:30ean hasiko da. Gipuzkoako txapelketako 5 partida jokatuko dira. Alebinen banakako txapelketan Behar Zanako Iparragirre, Zufiria, Altuna, Larrartek eta eskuz binaka nagusien 3. mailan Iraola eta Jauregik jokatuko baitute.
 
Ondoren 19:00etan Gipuzkoako finalak jokatuko dira. Lehen partidan 2. mailako finalean Legazpi eta Tolosako taldeek jokatuko dute eta ondoren izango da partida nagusia, lehen mailakoa eta Behar Zanako ordezkaritza izango duena. Bi taldeek 2022-2023 denboraldian ohorezko mailan jokatzeko aukera izango dute.
 
Larunbatean, berriz, 10:30ean hasita eta Bear Zana pilotalekuan beste 6 partida jokatuko dira, guztiak Gipuzkoako infantilen banakako txapelketari dagozkionak. Bertan Mayoz, Oñate, Jauregi, Iraola, Otaegi eta Lacarrak jokatuko dute.
 

Nesken binakako paleta goma finalerdiak kadete-jubenil mailan
 
Larunbat arratsaldean berriz, Hernaniko kiroldegian, Behar Zanako neska kadeteek Gipuzkoako Txapelketako finalerdia jokatuko dute Hernaniko Hernani 1 (Iriondo - Kerejeta) bikotearen aurka. Ligaxkako partidan galdu arren, finalerdietan beste partida bat ikusteko aukera izan daiteke. Dena den, kadete adinean jubenilen aurka lehiatzen, gomaz eta lehen urtean finalerdietan egotea handia da. Zorionak Irati, Naroa eta Izaro! Eta nola ez eskertu beraiekin entrenatzen dauden Sara eta Txulobiko Aiora, Izaro eta Alaitzi!
 
Larunbat arratsaldean baina Villabonan, 16:00etan  eskolarteko txapelketako 2. jardunaldia jokatuko da benjamin mailan. Bertan, 15 partida jokatuko dira.
 
Guztira beraz, etxean eta kanpoan jokatuko diren partida guztiekin, Baztango txapelketa pribatua kontutan hartuta 30 partida jokatuko dituzte gure pilotariek. Zorte on denei!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!