EHEtik Inazio Agirreren omenaldirako deia

Billabonako EHEtik, larunbat honetan 18.00etan Aranburu jauregiaren ondoan izango den Inazio Agirre euskaltzale tolosarraren omenaldi ekitaldian parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dugu. Omenaldia Sortuk antolatzen badu ere, Euskal Herrian Euskarazen bertan parte hartzeko gonbidapena jaso dugu eta gustu handiz parte hartuko dugu.

Inazio ezker abertzaleko kide izateaz gain, EHEko militante ere izan zen eta EHEko kideok Inazioren gertutasuna eta edozertan laguntzeko prestutasuna biziki eskertu nahi dugu. Euskaltzale konprometitu eta langilea izan da Inazio eta urte luzetan egindako lana eta bere izaera militante eta borrokalaria eredugarriak dira guretzat. Euskal Herri euskalduna lortzeko bidean abiatutako dinamika eta proiektuekin erakusten zuen ilusio eta grina ere azpimarratu nahi genuke, eta beste behin EHEko kideok norabide horretan lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dugu. Adiorik ez Inazio, Euskal Herri euskalduna eraikitzera goaz!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!