Badatoz Euskaltzale independentiston Topaketak!

Erabiltzailearen aurpegia Billabonako Ehe 2023ko urr. 5a, 15:10

Euskal Herrian Euskaraz-eko antolatzaileok dena prest dugu asteburu honetan Euskal Herri osotik Billabonara gerturatuko diren ehunka euskaltzale independentistekin batera Topaketak garatzeko eta euskararen errepublika eraikitzeko bultzada berri bat gorpuzteko.

Hnakoa da Euskaltzale independentiston Topaketen egitaraua:

URRIAK 7 LARUNBATA:

10.00etan mahai-inguru nagusia Gurea Antzokian:
Euskararen errepublikaz arituko dira Amets Aranguren, Amets Arzallus, Eneko Bidegain, Estitxu Garai eta Lorea Agirre. Ekhiñe Atorrasagastik aurkeztuko du eta Patxi Gaztelumendi eta Sagrario Alemanek ere parte hartuko dute.

12.45ean, Ama Lurra plazan, ekitaldi politikoa. Ondoren, ‘Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat’ lelopean, azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestaziorako atxikimendu argazkia aterako da. Jarraian, joaldunak ibiliko dira kalez kale.

13.30ean, bazkaria Zubimusu Ikastolan.

Arratsaldean tailerrak Kultur Etxean, Subijana Etxean eta Gurea antzokiko erakusketa gelan. Hiru tailerrez osatutako bi txanda izango dira; beraz, lagun bakoitzak bi tailerretan parte hartu ahal izango du.

Lehenengo txandako tailerrak (16.00-17.15):

  • ‘Kulturgintzaren transmisioa hezkuntzan’ Iratxe Retolaza Euskaltzaindiko kide eta EHUko irakaslearekin eta Ibai Redondo Hezkuntza mugimenduko kidearekin.
  • ‘Euskaldunon aurkako erasoen aurrean, zer?’ Agurne Gaubeka Behatokiko kidearekin eta Iñigo Urrutia EHUko irakasle eta legelariarekin.
  • ‘Zein toki du euskarak intersekzionalitatean’ Saioa Iraola Bilgune Feministako kidearekin, Oier Azkarraga EHGAMeko lagunarekin, Leo Bueriberi Euskal Herriko emakume migrante eta arrazializatuen sareko partaidearekin eta Intza Gurrutxaga EHEko kidearekin.

Bigarren txandako tailerrak (17.30-18.45):

  • ‘Gazteok euskararen borrokan’ Olaia Edme Azterketak Euskarazeko ikaslearekin, Xalbat Altzugarai Izpegiko Besten ordezkariarekin eta Malen Frantsesena Gazte Euskaltzaleen Sareko partaidearekin.
  • ‘Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka’ Iruñe Astiz eduki sortzailea eta Alex Aginagalde Pantailak Euskarazeko sortzailearekin. 
  • ‘Txispa batek sortzen du sugarra. Tokiko borrokak’ EHUNeko Unai Apaolaza, HerriBiltzako Gorka Roca Torre eta EHEko Nestor Estebanekin.

19.00etan, Jainekin txaranga kalez kale.

22.00etatik aurrera, kontzertuak Aljibean: Yogurinha Borova, Gora etorri eta DJa.

URRIAK 8, IGANDEA:

11.00etan gosaria Irrintzi Elkartean
Ondoren, Euskal Herrian Euskarazen mural pintaketa.

12.45ean pilota ikuskizuna Erreboteko plazan.
Ondoren, Iratzar Tabernan marianitada eta Euskaltzale Independentiston Toka Txapelketa.

ORAINDIK IZENA EMATEKO AUKERA ZABALIK DAGO HEMEN: https://labur.eus/2Abob

EHEtik euskaltzale guztiak gonbidatu nahi ditugu parte hartzera. Zatozte, beso zabalik hartuko zaituztegu eta!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!