2015/12/26 17:00

Bikarrizketa antzerkia Tolosako Gaztetxe berrian

Bikarrizketa antzerkia Tolosako Gaztetxe berrian
TOLOSAKO GAZTETXE BERRIA, Tolosa

Telmo Irureta eta Haritz Morrás dira ‘Bikarrizketa’ antzerki saioaren protagonistak. Telmo Irureta zuzendariak sortutako lana da ‘Bikarrizketa’. Garuneko gaixotasun baten ondorioz, zumaiarraren mugikortasuna murriztuta geratu zen eta, ondorioz, gurpil aulki batean mugitzen da. Jasandakoa kontatzeko, film labur bat ere zuzendu du. Kasu honetan, Haritz Morrás-en laguntza izango du oholtza gainean. ABENDUAK 26an, 17:00etan, Tolosako Gaztetxe berrian izango da emanaldia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!