Ametsak sustraituz

Erabiltzailearen aurpegia Ezpala Gaztetxea 2016ko mar. 10a, 23:09

Idatzi honen bidez “ametsak sustraituz” dinamika aurkeztu nahi dugu Tolosako Gazte Asanbladako kideok.

“Ametsak sustraituz” dinamika eraikitzaile bat da, izan ere gure ekinbidea ez dugu soilik gaztetxea lortzeko borrokara mugatuko, nahiz eta borroka horretan ez dugun inoiz amore emango.

Proiektu autogestionatuak aktibatzen eta gorpuzten hasi nahi dugu, indarrak askatu eta benetan dugun potentzialitatea eraikuntza plano batera eraman. Gazteok gazteontzat gorpuztutako dinamika zein proiektuak barne bilduko ditu AMETSAK SUSTRAITUZ dinamikak.

Arlo ezberdinen inguruan eztabaida zein hausnarketak jarriko ditugu martxan. Gaur egungo sistemak ezartzen dizkigun bizi ereduen aurrean altxatzeko eta eraikuntzara salto egiteko ordua da eta horretarako dinamika honek herriko gazteontzat erremienta izatea du helburu. Denok dugulako zer eraldatu, zer hobetu eta zer eraiki.

Hemendik aurrera hausnarketa eta entzute fase bat irekiko dugu, eta honekin, aurrera begira lantaldeak aktibatzea eta alternatiba autogestionatuak martxan jartzeko denon ideiak biltzea dugu helburu hainbat alorretan: etxebizitza, lana, musika, komunikazioa, elikadura burujabetza, informatika, mekanika, ingurumena, zinema etab…

Dinamika honetako lehenengo eztabaida MARTXOAK 13an (Igandea) 17:00tan PLAZA BERRIKO KIOSKOAN egingo dugu.

Ateak irekita dituzu gazte! Ekarri zure ametsak!! Denon artean lortuko dugu!!

Pausoak, sentipenak, zauriak, pozak eta malkoak ditugu atzean, ametsak eta bide irekiak aurrean. Ametsak egia bihurtzeko ordua iritsi dela sinesten dugu, ametsak sustraitzera goaz!!! ‪

#‎ezpalaAurrera‬

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!