Azken sarrerak geratzen dira

Abenduaren 23ko Gure Bertso Zirkua saiorako azken sarrerak geratzen dira.

Gure Bertso Zirkua abenduaren 23an izango da, 19:00etan, Tolosako San Esteban dagoen Gure Zirkuaren zirkugunean. Unai Mendizabal zizurkildarra, Oihana Bartra, Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolariekin batera Gure Zirkuko artistak izango dira bertan; eta gai-jartzaile lanetan berriz, Iker Iriarte alegiarra eta Imanol Artola amezketarra arituko dira.

Sarrerak salgai daude, 15 euroan eta ondorengo lekuetan:

  • Ixkiña taberna (Alegia).
  • Galtzaundi Euskara Taldea (Tolosa).
  • Iru-aldeta taberna (Villabona).
  • Online: Gurezirkua.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!