Nondik alda daitekeen mundua

Miren Egiguren bidaniarraren bizipenak izan dira intersekzionalitatearen atea zabaltzeko giltza, bigarren saioan. 

Miren Egigurenek 46  urte eman zituen Venezuelan, komunitatea sortzen, saretzen, elikatzen; komunitatetik edaten, ikasten, arnasten. Komunitateari emana, eta emari hori bizimodu bilakatuta.  

Badira bost bat urte eskualdera itzuli zela, baina Venezuelako ahaire haiek bailaran zabaltzen jarraitzen du, Tolosako Zuloaga auzoan, arratsaldero.

Leire Ibargurenek haren testigantza jaso berri du Petare. Miren Egigurenen puskak liburuan (2022, Txalaparta), eta aitzakia hori baliatu dugu, mundua beren txikitik aldatzen saiatzen direnen ahotsa HAZKAra ekartzeko; mundua nondik eta nola alda daitekeen ikusteko. 

Horregatik jo ditugu, Miren Egigurenen ateaz gain, beste batzuk: Angela Davis, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelen puskek ere badute zeresana gure bigarren saioan, intersekzionalitatearen hariari helduta. Zapalkuntzak gurutzatzen direla onartzetik; menderakuntza guztiei maila berbera aitortzetik; hortik sortu daiteke beste mundu bat. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!