"Bi zati nabarmen izan zituen Beotibarko partidak, eta esango nuke, pilotek nahikoa baldintzatu zutela. Partida ondoren pilotariek esandakoak entzunda, horrela iruditzen zait".
"Lehen zatian Jokin jokoan ezin sartu ibili zen. Mariezkurrena II.ak bikain gozatu zuen eta Artola ausart ikusi genuen. 12ko atsedenaldiaren ondoren bi tanto tonto xamar egon ziren, eta hor partidak buelta eman zuen. Altuna III-Martijak pilota aldatu eta 14-1eko partziala lortu zuten. Pilota hilda geratzen zen, eta Jokinek perfektu ibil izen".