BI final jokatuko dira bihar, ostirala, Alegiako Elorri pilotalekuan, eta bietan Intxurreko pilotari taldea izango da txapelaren bila borrokan.

Lehenengo mailako kadeteetan bikotea altzotarra ariko da. Aurrelari gisa Iker Zubeldia eta atzean Pello Olano eta aurka Usurbigo taldeko, Pagazpeko, Albeniz – Iruretagoiena izango dituze.

Final honen ondoren beste bat etorriko da, jubenilena, eta bertan  beste altzotar bat aurrelari gisa, Ander Zubeldia (beraz bi anaiek izango dute finala leku eta egun berean) eta Tolosar bat atzeko kuadroetan, Ander Jauregi. Aurkariak Alberdi-Elizegi izango dira Andoaingo taldekoak, Gazteleku. Bikote honek 22-20 irabazi zion finalerdietan Intxurreko Oiarbide-Aizpitarte taldeari

Partida hauen ordua zazpi t’ erdietan dago jarrita eta aurretik paletako bi partida jokatuko dira. Lehenengoan bi Intxurreko taldeak elkarren aurka eta bigarrengoan Intxurrekoek Atzaparko bikotearen aurka ariko dira.

Lehen partida 18;00etan hasiko da

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!