2009an eratu zen Alegiako Intxurre, Altzoko Elordi eta Ikaztegietako Herrigintza Pelota Elkarteak batu zirenean. Alegia, Altzo eta Ikaztegietako Udalen laguntza jasotzen du. Mutil eta neskak ari dira bertan, eskuz eta palaz Arduraduna: Jose Luis Zabala. Tlf: 629409838. Monitoreak: Iñaki Artola, Unai Altuna eta Jexux Murua.

XIII.Pilota Topaketa. Bikoteak eta egutegia

2014 abe 22

Eginak daude Gabonetako Topaketako bikoteak eta zehaztu da egutegia: abenduaren 26an eta 27an egingo dira sailkapen jokoak eta abenduaren 30ean azken ekitaldia.
Ia-ian, baina txapelik ez

2014 abe 21

Añorgan 8-22 galdu zuen Aratz Irazustabarrenak ostiralean, eta Tolosan, atzo, 29-30 Maite Tolosak eta Irantzu Zubeldiak. Ezin izan da oraingoan.
Gipuzkoako Pala Txapelketako finalak Beotibarren

2014 abe 19

Gipuzkoako Elkarte arteko Emakumeen Pala Txapelketako finala jokatuko dute bihar Tolosako Beotibar pilotalekuan, arratsaldeko 17:00etan, Zizurkilgo Zitotza eta Intxurreko neska gazteek.
Bi final, hiru txapel jokoan

2014 abe 16

Aratz Irazustabarrenak ostiralean Añorgan eta Maite Tolosa eta Irantzu Zubeldiak larunbatean Tolosan jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketako finalak, hark eskuz buruz buru eta hauek palaz.
Arruti-Aizpitarte Zizurkilgo Txapelketako finalera

2014 abe 10

Gure neska mutilek partidu erabakiorrak dituzte asteburu honetan. Nabarmenena Arruti adunarrak eta Aizpitarte altzotarrak Zizurkilen jokatuko duten finala, kadete mailan, baina badira gehiago.
XIII. Pilota Topaketa-izematea itxi da

2014 abe 06

Iaz bezala aurten ere 103 neska-mutilek eman dute izena XIII. Gabonetako Pilota Topaketan.