Txingudi korrika arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Irristaka Taldea 2015ko urr. 5a, 13:41

Arrakastatsua izan da Irristaka taldearentzat XVII. Txingudi Korrika-patinetako saioa. Taldeko 20 patinatzaileek hartu dute parte, eta garaipena oso gertu izan dute.

Podiumeko 2. eta 3. postuak lortu dituzte eta oso gustura itzuli dira guztiak. Txingudiko badiatik barrena egiten den lasterketa herrikoi honetan gozatu dute, bakoitzak bere neurria eman eta aurreikuspenak betez.

Mutiletan:
1 - Nicolas Alonso (Patineskola)
2 - Iñaki Zubillaga (Irristaka Taldea)
3 - Unai Perea (Irristaka Taldea)

Nesketan:
1 - Nerea Urrestilla (Patineskola)
2 - Nuria Mendivil (Berriroere)
3 - Amale Mujica (Patineskola)

Aupa Irristaka!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!