Nork ateratzen du etekina?

Erabiltzailearen aurpegia Ion Mintegiaga 2022ko urr. 29a, 07:58
Viktor Vasnetsov-en 'Apokalipsiaren lau zaldunak'. ATARIA

Apokalipsiaren zaldunak trostan datoz, nonbait, beraien hatsa belarri atzean atzeman dezakegularik. Edo hala sinetsarazi nahi digute behinik behin.

Udazkena baina, normal antzera doa itxura batera. Oreinak orro-aldiei eutsi diete, gaztainak erori dira, hego haize zakarra noiznahi, hostoak ihartu eta orbela pilatzen ari da. Epel (bero aukeran), euria falta baina onddoak lepo, egunak iluntzen, ordu aldaketa gainean, neguaren atariko.

Berogailua piztea ez da berriketa izango aurtengoan; Putinen gerra, diosku. Ziur gaude?

Begiratu batera jabetzen gara Ekialdeko Bloke Sozialista erori zenetik NATO ekialderantz hedatzen ari dela, Errusia eta Txinarekiko mehatxua aldiro handituz. Europa eta Ameriketako Estatu Batuak beheraka, ekialdeko bi handiak goraka, hedapenean eta eraginean. Merkatu libreak balio du nirea gailentzen bada bakarrik.

 

«Apokalipsiaren zaldunak trostan datoz, nonbait, beraien hatsa belarri atzean atzeman dezakegularik. Edo hala sinetsarazi nahi digute behinik behin»



Giza eskubideen erretolika azpimarratzen digute bere garaian Serbia bonbardatu zutenak, Azoreetan hankak mahai gainera igota eta puruak ezpainetan, algaraka, Iraken existitzen ez ziren arma birringarri haien bila sartu zirenak...

Errusiari arrazoi teorikoak onartzen badizkiot ere, praktika gaitzesgarria deritzot. Noizbait inperio izan eta meneko izan dituenen gaineko nagusikeria eta sozial-xobinismoa agerikoak dira. Txetxeniako presidente errusiazaleak Grozniko 10.000 beldurgarriak Kiev askatzera bidali izanak pista batzuk eman diezazkiguke.

Eta orduan zer egin? Galdetu dezakegu bere garaian afera honetan partea izan zuen Leninek bezala. Berak gatazka nahasien muina ulertzeko latinezko lokuzio batean planteatzen zen galdera sinple bat egitea gomendatzen zuen: Cui prudest edo nork ateratzen du etekina?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!