Udaberri Festa, lehenengoz, Larramendi Auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Larramendi Auzo Elkartea 2018ko mai. 17a, 11:06

Maiatzak 19an, larunbatean, Udaberri Festa antolatu du, lehenengoz, Larramendi Auzo Elkarteak. Futbola eta musika uztartuko dira.

15:00etatik aurrera, 4x4ko futbol partidak izango dira Arkauteko zelaian, eta horiek amaitu bezain pronto, 20:00ak aldera, helduen 3x3 txapelketa hasiko da.

Haurrek ikastetxeen bitartez eman ahalko dute izena, eta antolatzaileek azaldu dutenez, erantzuna «sekulakoa» izan ari da. Antolatzaileek emandako datuen arabera, 280 haur inguruk eman dute izena txapelketan eta 60 talde misto osatu dira, 35 benjamin mailan eta beste 25 alebin mailan.

Helduen partidak 20.00ak aldera hasiko dira, eta parte hartu nahi dutenek ordu erdi lehenago eman beharko dute izena han bertan.

Auzoko festetan plazan jokatu ziren partidak, baina oraingoan Arkauteko zelaian jokatuko dira eta Udala arduratuko da belarra moztu eta zakur kakak kentzeaz. Hori dela eta, auzo elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkio udalari.

Saria ere izango da irabazleentzat: txuletak, sagardo botilak, piper poteak... Horrez gain, lau laguntzako afaria ere zozketatuko da Orbela tabernan.

Horrez gain, arratsaldea 80ko eta 90eko hamarkadetako musikarekin girotuko dute. Gainera, ogitartekoak eta edariak salduko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!