Laskorainen garaipena San Jorge Santurtziri 6-4 irabazita

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain KE 2015ko mar. 25a, 15:26

Aurreko partidan Goierri taldearen aurka berdinketa lortzetik zetorren San Jorge Santurtziren aurka jokatzea egokitu zitzaion Laskoraini. Lidergoan jarraitzeko hiru puntuen bila atera ziren Aitorren mutilak.

Azken bi partidatan gertatu bezela, Laskorain taldea nahiko lokartuta hasi zuen partida eta konturatzerako atzetik zen markagailuan. Zesio baten ondoren San Jorgek Laskorainen atea zulatzea lortu zuen. Partidua maldan gora jarri zitzaion Laskorain taldeari baino sareraketa horren ondorioz esnatzen hasi ziren. Talde guztiaren jokaldi eder baten ondorioz, Andonik arratsaldeko lehen gola sareratzea lortu zuen markagailuan berdinketa ipiniz. Laskorainen ez zituen besoak jetsi eta minutu gutxira Etxebek jaurtiketa bikain baten ostean 2-1-ekoa jarri zuen markagailuan.

Hala ere, Santurtziko taldea presio handirik gabe zetorren liderraren aurka jokatzera eta zelai erdian lapurtutako baloi baten ondorioz berdinketa lortu zuten, beraientzat arratsaldeko 2.rren gola eskuratuz. Atsedenaldira iristeko 3 bat minutu geratzen zirenean Lakunek berdinketa hautsi zuen. (3-2)

Atsedenalditik bueltan, Laskorain zen partiduaren jabe eta aukera garbienak horitxoen alde ziren. Laskorainek jokaldi nahasi baten ondorioz, Andonik ateazainari pikadita bat egin ostean, Laskoraini lasaitasunaren gola eman zion 4 eta 2-koa lortuta. Baino lasaitasunak gutxi iraungo zuen horitxoentzat. Taldearen 2 hutsen ondorioz San Jorgeko mutilek berdinketa lortu zuten (4-4). Partidua amaitzeko 10 minutu geratzen ziren eta lanean buru belarri jarraitzea tokatzen zen. Laskorainek zituen partidako jokaldi arriskutsu guztiak eta horietako batetan Beñatek taldearen arratsaldeko 5.arren gola sareratzea lortu zuen.

San jorge Santurtzi partiduaren bila atera zen atezain jokalaria erabilita. Defentsa on baten ondorioz lasaitasunaren gola etorri zen horitxoentzat. Presio bikain baten ondorioz, Gil kapitanak baloia lapurtu eta 6,arren eta arratsaldeko azken gola ipini zuen (6-4)

Larunbat arratsaldean usabalen- Iker, Beñat, Gil, Lakun, Andoni- Murgi, Etxebe, Josu, Manso, Arkaitz eta Eñaut jokalariak. Javi delegatua, Aitor eta Javi entrenatzaileak

Amaitzeko, oinarriko taldeen emaitzak:

Lurraldeko 2. maila: Laskorain (atsedena)

Nazional ohorezko mailako jubenilak: Laskorain (atsedena)

Lurraldeko jubenila: Zaldibia- Laskorain (bertan behera)

Lurraldeko kadetea: Laskorain 7-2 Goierri k.e B

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!