Ezusteko porrota etxean

Etxeko taldeak ezin izan zuen garaipena lortu nahiz eta lehenengo zatian gehiago izan.

Lehenengo zatian, Laskorainek eman zuen norgehiagokaren iniziatiba, 2 edo 3 aukera garbi izan zituen markagailua irekitzeko, baina ez zien probetxurik atera. Zatiaren erdi aldean iritsi zen aurkarien aurreneko gola, tolosarrek gaizki defenditutako jokaldi batetik Burgosgo jokalariak ez zuen barkatu jaurtiketa egiterako garaian. Minutu gutxiren buruan etorri zen etxekoen berdinketa, Kattak penalti bikoitz bat ederki jaurti ondoren (1-1).

Bigarren zatia ezberdina izan zen, Laskorainek ez zuen bere lekua aurkitzen partiduan eta Juventud eroso zebilen jokatzen. Kanpoko taldea aurreratu zen berriz, jokaldi indibidual batekin taldekidetako bat bakarrik zela sartu zuten gola area ertzetik. Hurrengo minutuetan ordea, Burgoseko taldea bat gutxiagorekin gelditu zen jokalarietako batek bi txartela hori ikusi zituela eta. Horren harira, bat gehiago zirela aprobetxatu zuten markagailua berdintzeko Vazquezen eskutik. Hala ere, berdinketak ez zuen asko iraun, Juventudek 3. gola gauzatu zuen bigarren postean baloia bultzatu ondoren (2-3). Tolosarrek ez zuten itxaropena galdu eta faltaz ateratako jokaldi batean, hirugarren aldiz jarraian berdindu zuten norgehiagoka, Josuk maisuki baloia atean sartuz.

Gauzak horrela, kanpoko taldeak etxekoen erasoko akats bat baliatu zuten laugarrena gauzatzeko 5 minuturen faltan. Denbora gutxi falta zela kontuan hartuta Laskorain bosteko jokoarekin saiatu zen, baina ez zuen baloirik sareratu, nahiz eta Mansok aukera argia izan ateazainaren aurrean. Segundu baten faltan sartu zuen azken gola Burgoseko taldeak, tolosarrak atezain gabe zeudelarik.

Datorren larunbatean Kantabrian Castro taldearen aurka jokatuko du talde horitxoak, arratsaldeko seiak eta laurdenetan.

Hasierako bostekoa: Narvarte (P), Juaristi, Manso, Gaba eta Arra.
Alex (P), Katta, Josu, Beñat U, Beñat, Vazquez eta Cuadradok ere parte hartu zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!