Astearte eta ostiraletan elkartzen gara kantxan, eta kantxatik kanpo ere maiz ikusten dugu elkar. Batzuk gazteagoak, besteak, zaharragoak; baina, denok osatzen dugu zenbaiten ustez emaitza onak lortu ez dituen taldea.
Gorabeheratsua izan da denboraldia, bai: batzuetan garratza, baina beste askotan gozoa. Hala ere, denboraldiko balorazioa oso positiboa izan dela esatera ausartzen naiz.
Asko daukagu ikasteko. Guztiz egin edo osatu gabe dagoen taldea da, guztion ezaugarriak aprobetxatzen ikasi behar duen taldea, alegia. Zenbaitetan erakutsitako beldurrak, kezkak, urduritasunak… norantza onean doan talde baten ezaugarriak dira.
Ez dago zalantzarik jokalari bikainez osatutako taldea dela eta gugan konfiantza lortzen dugun momentuan, ez dela egongo guri aurre egingo digun talderik. Eutsi goiari neskak! Aupa XUXTA!