Kantagintza aztertuko dute Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan

Argazkia: Mintzola

Urriaren 27an Villabonako Subijana etxean izango da, 18:30etik aurrera.

Hirugarren urtez jarraian antolatu dira Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak. Aurten Villabonako Subijana etxean izango dira urriaren 27an, 18:30etik aurrera. Euskal kantagintzaren ondarea izango dute helduleku aurtengo jardunaldiek eta tradiziozko kantagintzak dokumentazio mailan duen egoera aztertuko da.

Jardunaldietan izango dira parte hartzen Jon Bagues (Eresbil), Igone Etxebarria (Labayru), Jean Mixel Bedaxagar (Sü Azia) eta Maite Deliart (Euskal Kultur Erakundea). 

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren. Hirugarren edizio hau ere Mintzola Ahozko Lantegiko Elkargunearen baitan, euskal ahozko sorkuntzen inguruan, antolatu da: aurretik antzerkiaren eta ipuingintzaren dokumentazio alorrak landu ziren eta aurten tradiziozko kantagintzak dokumentazio mailan duen egoera aztertuko da.

2016ko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien antolatzaileak Mintzola Ahozko LantegiaEuskal Kantuzaleen Elkartea eta Koldo Mitxelena Liburutegia dira. Elkarte hauen laguntza izan dute jardunaldiek: BADOK eta Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea (ALDEE).

Informazio gehiago, hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!