Tolosako Musika Bandaren emanaldia ostiralean, 23:00etan

Ostiral honetan, uztailak 22, Tolosako Musika Bandak ohiko kontzertua eskainiko du Gau Giro emanaldien barruan. Lopez Mendizabal pasealekuan izango da, 23:00etan.

Bertan erritmo dantzagarriak eskainiko dituzte: Abba Gold, Lau Teilatu, Santana, Agarrate Saxo eta Nino Bravo En Concierto, esate baterako. Enrike Arostegik zuzenduko du kontzertua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!