Umeen bahiketei buruzko gogoetak

Erabiltzailearen aurpegia mytimeflies 2014ko ira. 18a, 19:27
Azkenaldian Whatssap zein sare sozialetan jaso ditudan zenbait gertakari aztertuko ditugu.

Nekatu naiz jadanik bere seme-alabak parkean bahituko dituztela uste duen jende paranoikoaz.
Antza denez, bada nonbait sare sozial zein whatssap bidez jasotako "pseudo-salaketa"-k pertsona bat ume bahitzaile-bortxatzailetzat jotzeko nahikoa direla uste duen jendea. Inolako froga fidagarririk gabe, errugabetasun-presuntzioa alde batera utziz.

- Berrobin gertatu zen "bahiketa saiakera"-ri buruz: Neska gazte bat autoan sartzen saiatu ziren eta neskak ihes egin zuen bere bahitzaileetako bati kozka egin ostean... Fikzio nobela batean baliteke gertatzea baina bizitza errealean ez zait hain erraza iruditzen... Honetaz gain, horrelako bizipen traumatiko baten ostean posible al da neska hark kotxearen marka, kolorea eta matrikulako zenbait zenbaki buruan gorde izana? Ez dakit ba zer pentsatu...

- Lesakan gertatutako "bahiketa saiakera"-ri buruz: Kasu hau bitxia da, bi gazte atxilotu dituzte baina gertakaria ez da inongo hedabidetan ageri... honelako berri batek, argitara eman eta hurrengo bi minutuetan, euskal herriari zazpi bira emango lizkioke nire ustez eta oso arraroa da aurkitzen saiatu ostean inon ez topatu izana.

- Azkenik, tolosako "ume bahitzaile" eta "zelataria": Duela astebete edo jakin nuen lehenbizikoz kasu honi buruz, argazki bat jaso nuen Whatssap bidez eta honekin batera fikziozkoa dirudien "pseudo-salaketa" hau: Tolosako fronton kafetegi inguruan gizon bat bi haur "eramaten" saiatu omen zen eta horren ostean Tolosako Amaiur parkean "telefono mugikorrez hitz egiten ari denaren plantak eginez" umeak zelatatzen aritu omen da.

 Argazki hori zabaltzea delitua izan daitekeela alde batera utziz, edonork horrelako bulo bat sortuko balu zenbat denboran emango lioke bira euskal herriari? Errekorra lortuko luke seguraski! 

Jendeari, eta bereziki gurasoei, zentzuz jokatzeko aholkatuko nieke, bakoitzak bere umeak zaindu ditzala eta zerbait arraroa gertatuko balitz, salaketa behar den moduan egiteko, Whatssap eta Facebook ez bait dira horretarako herraminta onenak. Asko daukagu ikasteko oraindik interneti buruz, gauza onak eta txarrak egin bait daitezke herraminta honek eskeintzen digun "anonimatuan". 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!