Eztabaida abian Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Ibarra 2016ko ots. 27a, 19:44
Gaurko egunez burutu da abian prozesuaren eztabaida faseko lehendabiziko batzarra Ibarran

30 lagun bildu dira Benito Izagirre Kultur Etxean eta 13:30ak arte luzatu da. Gaurko batzarraren helburua, lehenengo fasean bildutako ekarpen guztiekin egindako txostena prozesuarekin jarraitzeko baliogarria den edo ez erabaki behar zen. 

Azken urteetako balantzea eta gaurko abagunea azaldu ondoren eztabaida tartea ireki da eta hainbat iritzi eta ekarpen jaso dira. 

Batzarraren bigarren zatian tesi nagusia eta azpi tesiei buruzko ekarpen eta iritzi ugari partekatu dira. 

Azpi tesiak zehaztasun handiagoarekin eztabaidatzeko asmoz, bigarren batzarra martxoaren 12an egingo dugu, toki eta ordu berean.

Bigarren batzar honetarako azpi tesiei buruzko proposamen alternatiboak aurkeztu daitezke, batzarrean eztabaidatu eta ondoren bozka bidez erabakitzeko.

Ibarra Zutik eta Abian!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!