Abian eztabaidaren bigarren batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Ibarra 2016ko mar. 7a, 22:04
Eztabaida prozesuarekin jarraituz, bigarren batzarra burutuko dugu larunbatean, martxoak 12, Ibarrako Kultur Etxean. Batzar honetan tesi nagusiaren azpi-tesien zehaztapenen eta balizko emendakinen inguruan eztabaidatu eta etorkizuneko estrategiaren garapen bat definitzea izango dugu helburu.

Lehenengo batzarrera bertaratu ziren 28 lagunek, nazio mailan 9.000 lagunen partehartzearekin eta aurkeztutako 700 ekarpen baino gehiagorekin landutako txostena baliogarritzat jo zuten ahobatez. 

9:45ean eman zitzaion hasiera batzarrari, bertan erabiliko zen metodologia adierazi zitzaien bertaratuei eta tesi aurreko bi puntuak azaldu ondoren eztabaida tartea ireki zen. Ondoren 15 minutuko atsedenaldia. Tesi nagusia zein azpi-tesiak azaldu zituen ondoren, dinamizatzailetako batek eta puntu bakoitzarekin hainbat iritzi jasotzeko eta eztabaidatzeko aukera eman zen. Azkenik, txostena bere osotasunean eta orokortasunean baliogarria zela onetsi zen ahobatez.. 

Bigarren batzar honetan azpi-tesi bakoitza sakonago eztabaidatzeko tartea izango da eta testu ofizialari hobekuntza (esaldi edo paragrafo bati dagokionean) zein beste testu alternatiboa (atal osoarekiko emendakina) aurkezteko parada izango da. Testu alternatiboak batzarrak onartu beharko ditu bozketa bidez, eta posizio bakarra hartu beharko du. Azpi-tesien eztabaida lan-talde txikietan egingo da eta emaitzak plenarioan azalduko dira. Ondoren bozkatu egin beharko da.

Azpitesien eskemak zabalduko dira partehartzaileen artean, eta pantailan ere proiektatuko dira:

Ezker Abertzalearen proiektu politikoa

Hautabide independentista

Hautabide independentista proposamen taktikoetatik

Gatazkaren konponbidea

Antolaketa egitura

Martxoak 12an, goizeko 9:30ean Ibarrako Benito Izagirre Kultur Etxean ikusiko dugu elkar. Espero zaitugu!! Eskerrik asko!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!