Aulkitik

Helburutik geroz eta gertuago

Erabiltzailearen aurpegia Ander Zipitria, bigarren entrenatzailea 2023ko api. 20a, 11:58

Partida hasi aurretik bagenekien oso garrantzitsua zela partida irabaztea, beherako postuetatik urruntzeko. Helburu hori edukita dena ematera atera ginen Usabalgo zelaira.

Partidara intentsitate handiarekin sartu ginen eta horren ondorioz 12. minutuan Zuriñek partidako lehen gola sartu zuen. Golaren ostean, taldeak intentsitatea jaitsi egin zuen eta Pradejonen lehen aukerak iritsi ziren. Egoera honi buelta eman genion eta lehen zati amaieran aukera garbiak eduki genituen bigarrena egiteko, baina ez genuen asmatu ate aurrean.

Bigarren zatia hasi bezain laster, Andreak izugarrizko gola sartu zuen eta honek lasaitasuna eman zigun. Hala ere, lanean jarraitu genuen eta ez genuen intentsitatea jaitsi, eta honen ondorioz, hirugarren gola iritsi zen oraingoan Kattalinen eskutik. Bigarren zati osoan, aurkariak ia ez ziren gure areara iritsi, baina azken jokaldian penalti baten bitartez Pradejonek bere ohorezko gola egin zuen.

Logroñora goaz hurrengo asteburuan eta dinamika honekin ziur gaude zerbait positiboa aterako dugula. Goazen neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!