Aste Santuko datuak Tolosaldean

Aste Santu hauetan (2014-04-17tik 2014-04-21era) Tolosaldean guztira 1189 bisitari artatu ditugu. Zifra hau aurreko urtekoa baino baxuagoa da eta bi turismo bulegoetan nabaritu da beherakada, aipatzekoa, beherakada handiena eskualdeko eta Gipuzkoako bisitarietan nabaritu dela.

Zorionez, estatuko eta atzerriko bisitariak zertxobait igo dira eta okupazio datuak positiboak izan dira. Ostegun Santutik astelehenera bitartean artaturiko bisitariak zehazki 325 izan dira Tolosan eta 864 berriz Abaltzisketan. Eguraldi onak bisitari asko erakarri zituen Txindokiko Itzaleko informazio puntura, gehienbat gipuzkoarrak eta eskualdekoak. Tolosako erabiltzailea berriz neurri handiagoan turista edo bidaiaria da. Estatuko turisten igoerari dagokionez,  %7koa izan da eta ez dago lotuta gure bezero nagusienei ( kataluniarrak eta madrildarrak) baizik eta bestelako erkidegoetatik etorri diren bidaiariei, hala nola, Andaluzia, Kantabria, Kanariar Irlak, Errioxa, e.a. eta oso banaturik daude jatorriak.

Haurrak    Gazteak    Helduak    Erretirodunak    Zehaztu gabe    Bisitariak
396           104           620           58                      11                     1.189

Gehien errepikatzen den profila familiena da, 2 heldu eta 2 haurrez osatua.


Museoak eta bestelako ekimenak
Eguraldi ona ez da izaten museoak bisitatzeko aitzakia onena baina hala ere datuak ez dira txarrak izan. Gorrotxategi Museoa 146 pertsonek bisitatu dute turismo bulegotik eskaini diren bisita gidatuen bitartez eta Topic Museora berriz 270 pertsona gerturatu dira.


Bestalde, azpimarratu nahiko genuke Gorrotxategi, tradizio gozoa esperientzia, Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziak hautatua izan zela Aste Santuan egin den lehen saiakera gisa. Euskaditik hautaturiko esperientzia hauek zuzenean saldu dira Euskadiko hainbat turismo bulego, hotel eta nekazalturismoetan Aste Santuko egunetan, ekimen hauek gehienetan bidaiariak bere helmugan dagoenean erosten baititu. Gure kasuan, froga honen emaitza ezin hobea izan da, Euskadi Reception, esperientzia hauek saldu dituen bidai agentziaren bitartez, 9 erreserba jaso baikenituen.
Aipatu beharra dugu baita ere, ireki berri den Tolosaldeko BTT Zentroaren bizikleta eta GPS alokairuaren zerbitzua ere estreinatu dela lehenengo bezeroekin eta gustura geratu direla.
Karakol dastatzea ere inoiz baino lehenago bukatu omen zen eta jende asko hurbildu zen.


Okupazioa
4 gauen ( ostegunetik igandera) bataz besteko okupazio tasa nekazalturismo eta landetxeen kasuan %75ekoa izan da, aurreko urtearekin alderatuta, %10eko igoera izan du. Gipuzkoan gertatu den igoerarekin bat egiten du %10 honek eta dirudienez, eguraldi onak eragina izan du besteak beste.
Hotel eta Pentsioetan berriz bataz bestekoa %63koa izan da, orokorrean, aurreko urtearekin alderatuta zertxobait jaitsi da nahiz eta desberdintasunak handiak diren pentsioetatik hoteletara, azken hauen bataz bestekoa askoz altuagoa baita pentsioekin alderatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!