Merkataritza Saila: Inplantalariak, Tolosaldeko saltokiak teknologia berrietan trebatzeko programa berezia

Merkataritzaren sektorea XXI. mendean txertatzea da Tolosaldea Garatzenen Merkataritza sailaren helburu nagusietako bat. Eta horretarako, bide horretan laguntzeko oso garrantzitsua da teknologi berriekin trebatzen jakitea. Hala, IKTen hobekuntzan laguntzeko asmoz, programa berri bat jarri dute martxan Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, eta Inplantalariak du izena. Tolosaldeko merkatariei ere zabalduta dagoen egitasmoa da, horregatik, honako hau zabaltzen lagunduko du eskualdeko garapen agentziak.

Aurrez ere landu den programa da Inplantalariena, eta orain arte 1.600 enpresa txiki eta autonomo baino gehiagok hartu dute parte. Ekimenarekin, merkatariei erakutsi nahi zaie, teknologia berriek zertan lagundu diezaiekeen, esaterako, negozioa berriztatzen eta era berean, bezero berriak erakartzen. Inplantalariak programan besteak beste jarraian aipatutako gai eta atalak landuko dira:

  • Web orria sortu.
  • Negozioa interneten kokatu, web orria era egoki batean kokatuz sarean.
  • QR kodeak sortu, egiten dituzun promozioak formatu digitalean egin ahal izateko.
  • Bezero eta salmenta gehiago lortu sare sozialen bidez, eta salmenta on-line egin ahal izateko portalen bidez, edota zure negozioa Google Map-s en kokatzen ikasi.
  • Denbora eta dirua aurreztu eskaera telematikoak eginez administrazioarekin eta bankuekin. Ikasi eskaintzak sms eta e-mail bidez bidaltzen.
  • Kosteak jaitsi hodeietako tresnen bidez.
  • Negozioaren kudeaketa hobetu TPVaren bidez, hitzorduen eta bezeroen kudeaketarako tresnak erabiltzen hasi, mugikorretarako erremintak erabili...

Programaren barruan antolatuko diren saio hauek taldeka egin daitezke, tresna berdinak erabiltzen ikasi nahi dutenentzat, edota bakarkakoak, inplantalari bat negoziora bertara hurbilduko delarik.


Horrenbestez, bere negozioa hobetu nahi duen orok, 943 654501 telefonora deitzea (5 luzapena) besterik ez du, eta zertan hobetu nahi duen adierazi. Bestela, emailez, aduriz@tolosaldea.net helbidera idatzita egin dezakete ekarpena. Izan ere, proposamenen arabera osatuko dira saioak, taldeka nahiz bakarka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!