'Nik ere baditut ikasketak, nola homologatu' ikastaroa urriaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2015ko urr. 9a, 10:12

Aurten, beste behin ere Tolosaldea Garatzen-eko Migrazio eta Aniztasun sailak Tolosako Udalaren laguntzarekin Nik ere baditut ikasketak, nola homologatu informazio saioa antolatu du. Honako ekitaldi hau Jabetze Eskolaren baitan kokatzen da eta urriaren 15ean egingo da Tolosako kultur etxean.

Emakume askok jatorrizko herrietan ikasketak burutu zituzten, baina egun ez daude horretan lanean. Bigarren hezkuntza, batxilergo, ikasketa tekniko edo goi mailakoen homologazio, balioztatze eta onarpen prozesuaren inguruko informazioa, aholkularitza eta orientazioa emango dira informazio saioan. Hitzaldi irekia da eta nahi duen orok parte hartu dezake dohainik.

Dinamizatzailea: Katja Reinberg Castello. Bidez Bide elkarteko kidea.

Eguna: 2015eko urriak 15, 18:00etan.

Lekua: Tolosako kultur etxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!