Lan merkatuan sartzeko hainbat ikastaro Tolosaldea Garatzeneko enplegu zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko eka. 28a, 10:00

Tolosaldea Garatzeneko enplegu zentroak hainbat enplegu tailer antolatu ditu eskualdeko herritarrentzako. Ekainetik uztailera bitartean izango dira saioak, bakoitzak hiru orduko iraupena izango du eta langabezian daudenei nahiz lanean ari direnei zuzenduak daude.

Jardunaldi hauen helburua, herritarrak lan merkatura bideratzea da, eta horretarako, baliagarri izango zaizkien tresnak erabiltzen erakustea. Modu honetan, lan merkatura sartzeko erreminta gehiago erabiltzen ikasi ahal izango dute.

Ekainak 28, asteartea

Cv-a nola egin. 09:30etik 12:30era.

Uztailak 5, asteartea

Elkarrizketak eta talde dinamikak prestatzeko ikastaroa. 09:30etik 12:30era.

Uztailak 8, ostirala

Test psikoteknikoak prestatu. 09:30etik 12:30era.

Uztailak 12, asteartea

Lan eskubideak genero ikuspegitik. 09:30etik 12:30era.

Uztailak 27, asteazkena

Elkarrizketa eta talde dinamikak. 09:30etik 12:30era.

Uztailak 28, osteguna

Test psikoteknikoak prestatu. 09:30etik 12:30era.

Aipatu gainera, ikastaroetara hurbiltzeko, autobus zerbitzua dagoela. Izan ere, iaztik Tolosatik abiatuta Apatta Erreka industrialdera autobus zerbitzua dago. Hemen ordutegia:
Informazio gehiago nahi duen orok eskuragarri du Tolosaldea Garatzeneko Enplegu zentrora deituta (Telefono zenbakia: 943654501) edota mezu bat bidalita lan@tolosaldea.eus helbide elektronikora.

OHARRA: Ikastaroetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!